Secciones

lunes, 16 de noviembre de 2015

 
 
ESPINAKA KREPEAK
 
Krepeen orea egiteko:
 
Arraultza bat
Burruntzali bat arroz irin
Baso bat soja esne
Olio zorrotada bat
Gatza
 
Betetzeko osagarriak
sei lagunentzat:
 
Kilo erdi espinaka
Baso bat soja esne
ESPINAKA KREPEAK
 
Krepea egiteko, ontzi batean hagatxoarekin arrautza, irina, baso bat esne, olioa eta gatza nahaztuko ditugu. Ondo irabiatuko dugu, ore fin bat lortu arte, eta pausatzen utziko dugu ordubetez hozkailuan.
Zartagina berotu eta olioz igurtziko dugu, eta berotzen denean, burruntzailiarekin ore pixka bat botako dugu bertara, zargatina estaltzeko adina baino ez; opila alde batetik egingo dugu, eta askatzen denean, bestetik, zurezko espátula bat erabiliz. Geroko prest utziko ditugu.
Espinakak galdarreztatuko dira, eta xukatu. Kazola batean olioa, baratxuri xehatua eta irina ezarriko ditugu, eta lotzen ditugunean, esne epela eta espinakak erantsiko dizkiegu; 10 minututan egiten utziko dugu, itsats ez dadin etengabe eraginez.
Krepeak beteko ditugu, eta gazta edo tofu birrinduarekin hautseztatu ondoren, 5 minutuz gainerreko ditugu.
 
ON EGIN!!!!!!!